Filosofía

“Pentsatu pluralean, erosi singularrean” lemak ospea eman nahi dio Arabako txikizkako merkataritzaren irudiari, eta, era berean, haren ikusgarritasuna hobetu nahi du, nabarmenduz zein eginkizun nagusi duen inguru hurbilenaren garapenean. Horregatik jakitera eman eta azpimarratu nahi dugu gure dendariek eta txikizkariek duten eginkizun ekonomiko eta sozial bikoitza. Batetik, negozioaren gaineko “expertise” edo ezagutza (balio profesionala); bestetik, tokiko ekonomia bultzatzeko eginkizuna eta gure auzo eta herrietako eginkizun humanizatzailea (balio soziala).

Balio Profesionala:

  • Produktu paregabeak eta originalak eskaintzen dituzte, toki artisau, ekoizle eta fabrikatzaileengandik datozelako.
  • Adituak dira eskaintzen dituzten salgai edo zerbitzuetan. Gainera, hobeto ezagutzen dituzte beren bezeroak.
  • Gama desberdina eskaintzen dute gauzetan, berrikuntzaren ondorioz eta hautaketa egitean kontu handia izaten delako.
  • Hurbilak eta arduratsuak dira, bermea eta erosketa osteko zerbitzu txukuna eskainiz.

Balio Soziala:

  • Kudeatzaileak pertsonak eta ekintzaile autonomoak dira, era independentean aurrera egin eta tokiko ekonomia sustatzen dutenak.
  • Epe luzera, salneurri baxuak bermatzen dituzte, operadore handiek monopolizatu gabe.
  • Lekua ematen diete kate komertzial handietan ageri ez diren bertoko produktu eta ekoizleei.
  • Denda txikiak paregabeak eta ezohikoak dira hiri bakoitzean. Toki batzuk ospetsuak dira, hiriaren arimaren zati izateaz gain.

“Pentsatu pluralean, erosi singularrean” lemak ospea eman nahi dio Arabako txikizkako merkataritzaren irudiari, eta, era berean, haren ikusgarritasuna hobetu nahi du, nabarmenduz zein eginkizun nagusi duen inguru hurbilenaren garapenean.