Aurkezpena

“Pentsatu pluralean, erosi singularrean” Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Sailak sustatu du, Arabako txikizkako merkataritza sustatzeko. Gure dendariek zerbitzu eta arreta aditua eskaintzen digutelako. Egiteko eta izateko modu berezi bat, eta zerbitzu arduratua, fina, bokaziozkoa . Ezaugarri horiexek bihurtzen dituzte saltegi paregabe eta bakan-bikainak, singularrak. Eta, era berean, ekintzaile independenteek sustaturiko ekimenak dira, tokiko ekonomia sendotzen dutenak, lana eta gizarte aberastasuna sortuta. Hau da, banakako ekimenak eta ekimen berritzaileak, beren berezitasunetik denon onerako lan egiten dutenak, pluralak.
Horrela, ekimen honen informazio eta zabalkuntza jardun oro Arabako txikizkako merkataritzaren eta haren eginkizun sozialaren irudirik onena babesteko eta hedatzeko erabiliko da, hiriko denda txikien zeregina eta balioak nabarmenduz. Azken helburua da sustatzea kontsumitzaile arabarrek eta bisitariek bat egitea bakoitza bere arloan singularrak eta paregabeak diren denda txiki horiekin.
Ekimen honetan parte hartzen duten denda guztiek merkataritza bikainak dituen balioak dituzte ezaugarri, hala nola, entzutea, berezitasuna, ibilbidea, konpromisoa inguruarekin, produktu esklusiboak (luxua, gourmeta, bertokoa, berezituak, artisau produktuak …), kalitatea eta berrikuntza.

“Pentsatu pluralean, erosi singularrean” ekimenaren laguntzaile dira gure lurraldeko merkatarien elkarte eta talde nagusiak, hala nola:

  • GASTEIZ ON – GASTEIZKO HIRI MERKATARITZA SUSTATZEKO ELKARTEA
  • MERKATARITZAKO ARABAKO FEDERAZIOA
  • APILL – LAUDIOKO MERKATARI TXIKI ETA INDUSTRIALARIEN ELKARTEA
  • APYMCA – AMURRIOKO MERKATARI TXIKI ETA ERTAINEN ELKARTEA
  • GORBEA KALEKO MERKATARIEN ELKARTEA
  • ACICSA – AGURAINGO MERKATARITZA ETA INDUSTRIA ELKARTEA

“Pentsatu pluralean, erosi singularrean” Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Sailak sustatu du, Arabako txikizkako merkataritza sustatzeko.

aenkomer
APYMCA
Calle Gorbea
Comercio Vitoria
apill
Lautada Bizirik