Argitaratze-data Kategoriak denda singularrak, modaEtiketak , , ,

VICTOR MANUEL IBAÑEZ

Gure establezimenduak bi solairu ditu, gure bezeroak erosoago egoteko. Beheko solairuan sport arropak eta janztekoak daude; horien aukera zabala dugu, bai alkandorak, bai prakak, jertseak, kazadorak eta gerrikoak.

Goiko solairua ezkongaien, albokoen eta gonbidatuen janzkietarako da soil-soilik. Urte askoko esperientzia dugunez, marka onenak dauzkagu, batez ere nazionalak. Horren ondorioz, neurri guztietara egokitzen gara eta, behar izanez gero, neurrira egiten ditugu bai ezkongaien bai albokoen janzkiak.

Adituak gara osagarriak koordinatzen, adibidez: txalekoak, alkandorak, gorbatak, tximeleta begiztak eta mahuka bikiak. Gainera, azken garai honetan, zapatak sartu ditugu gure produktu katalogoan, bezeroak egun berezi horretan janzteko beharko duen guztia eduki dezan. Gure premisetako bat gure bezeroen aurrekontura egokitzea da, haien esperientzia haiek bilatzen dutena izan dadin.

Ibáñez Ceremonia 30 urte baino gehiagoko enpresa da eta harro gaude gure bezeroek lehen bisitatu gintuzten beste bezeroek aholkatuta bisitatzen gaituztelako, jaso zuten tratu eta aholkuekin pozik baitaude.
Ezkongaia, albokoa zein gonbidatua izan, zuretzako janzki eta osagarri onenak dauzkagu. Bisitatu gure katalogoa eta jarri harremanetan gurekin. Atsegin handiarekin lagunduko dizugu.

Ezagutu itzazu Arabako denda singularrenak, hemen.